XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kasta gabeko zezenak Aurten ere zutik egoteko kapaz ez balira bezala ibili dira zezenak hemengo plazetan.

Bada garaia ganadutegiak zezenen kastaz gehiago arduratu daitezen.

Ez bait da nahikoa plazetara ondo baino hobeto gobernatutako zezentzarrak eramatea, orain ari diren bezala.

Zezen bakoitzak bere pisu ideala ohi du eta handik gora errezago erortzeko besterik ez da izaten.

Orain ikusten diren zezen gehienak ez dira gauza zaldiaren kontra aritzeko.

Iruñean, Cebada Gago-ren zezenak izan ziren pulamentuzko bakarrak.

Tartean nobleren bat ere bazegon.

Guardiolaren zezenak, bestetik, ondo ibili ziren entzierroan.

Murterira eta Miura-renak, aldiz, arriskutsuegiak gertatu ziren.

Eta Pablo Romerok, beste askotan bezala, ganadu txarra eraman zuen: Beharbada, Iruñeko zezenik onena beste bat izan zen, hala ere, Domecq-en Jabato.

Gasteiz eta Azpeitian oso zezen zozoak ikusi ziren, lehen mailako toreatzaileei hainbeste gustatzen zaizkien horietakoak.

Bilbon berriz, erabateko desastrea alde horretatik.

Salamancako ganaduaz muntatu zen feria eta bi ganadutegik bakarrik erakutsi zuten gutxieneko kalitaterik: Lammamie de Clairac eta Dionisio Rodriguez-enak.

Eta feriako bukaera aldera kolmoa: Fresneda-ren zezen bat atera zen, lehendik toreatutakoa ematen zuena. Oso bukaera tristea.